P21 merkatalgunean igogailua jarriko dute, irisgarritasuna hobetzeko
Ordiziako Udalak 2008an onartu zuen Irisgarritasun Planaren barruan, hainbat lan egin dituzte orain arte. Hurrengoa, eta legegintzaldi honetako azkena, Poligono 21 merkatalgunean jarriko duten igogailua izango da. Igogailuak, Goierri, Maribaratza, Diego Rivero eta Kale Berrin bizi diren herritarrei herrigunera errazago iristeko aukera emango die. Proiektuak 85.000 euroko aurrekontua du eta behin lanak hasita, hilabeteko epea izango dute bukatzeko. Lanak noiz hasiko diren zehaztu ez badute ere, «hilabete eta erdi edo bi hilabete barru» hastea espero dute. Gaur eguerdian aurkeztu dute proiektua P21 merkatalgunean bertan. Jose Migel Santamaria jarduneko alkatearen hitzetan, igogailua jartzeko aukeratu duten tokia «segurua» da, izan ere, barrualdean gelditzen da eta gauean sarbidea itxi daiteke. Gainera, estalpean egoteak, mantenu lanak erraztu egingo dituela uste dute udal arduradunek. Azkenik, igogailu horrek merkatalgunea bera dinamizatzeko ere balioko duela uste du Santamariak. Irisgarritasun planak, tren geltokitik herrigunerako eskaileretan, arrapala mekaniko bat egiteko aukera ere jasotzen zuen, baina Santamariak azaldu duenez, aurrekontua eskatu zutenean (400.000 euro), garestiegia iruditu zitzaien, eta erabat baztertu ez badute ere, asmo hori momentuz «aparkatzea» erabaki dute. San Bartolomen aparkalekua Gaur goizeko agerraldian, beste bi proiektu ere aurkeztu dituzte. Batetik, San Bartolomen beste 140 aparkaleku egiteko asmoa dute, hilabete eta erdiko epean. Horrez gain, urbanismo aldetik hainbat azpiegitura [...]
Ordiziako Udalak 2008an onartu zuen Irisgarritasun Planaren barruan, hainbat lan egin dituzte orain arte. Hurrengoa, eta legegintzaldi honetako azkena, Poligono 21 merkatalgunean jarriko duten igogailua izango da. Igogailuak, Goierri, Maribaratza, Diego Rivero eta Kale Berrin bizi diren herritarrei herrigunera errazago iristeko aukera emango die. Proiektuak 85.000 euroko aurrekontua du eta behin lanak hasita, hilabeteko epea izango dute bukatzeko. Lanak noiz hasiko diren zehaztu ez badute ere, «hilabete eta erdi edo bi hilabete barru» hastea espero dute.
Gaur eguerdian aurkeztu dute proiektua P21 merkatalgunean bertan. Jose Migel Santamaria jarduneko alkatearen hitzetan, igogailua jartzeko aukeratu duten tokia «segurua» da, izan ere, barrualdean gelditzen da eta gauean sarbidea itxi daiteke. Gainera, estalpean egoteak, mantenu lanak erraztu egingo dituela uste dute udal arduradunek. Azkenik, igogailu horrek merkatalgunea bera dinamizatzeko ere balioko duela uste du Santamariak.
Irisgarritasun planak, tren geltokitik herrigunerako eskaileretan, arrapala mekaniko bat egiteko aukera ere jasotzen zuen, baina Santamariak azaldu duenez, aurrekontua eskatu zutenean (400.000 euro), garestiegia iruditu zitzaien, eta erabat baztertu ez badute ere, asmo hori momentuz «aparkatzea» erabaki dute.
San Bartolomen aparkalekua
Gaur goizeko agerraldian, beste bi proiektu ere aurkeztu dituzte. Batetik, San Bartolomen beste 140 aparkaleku egiteko asmoa dute, hilabete eta erdiko epean. Horrez gain, urbanismo aldetik hainbat azpiegitura lan ere egingo dituzte auzoan: uraren kanalizazioa eta argiteria nahiz seinalizazioak berritzea. Hori guztia egiteko, 190.000 euro bideratu dituzte. Lanak maiatzaren 23an hasi ziren, eta hilabete eta erdiko epean bukatuta izatea aurreikusten dute.
Aparkaleku horiek egiteko, San Bartolome auzoan zeuden hainbat eraikin bota behar izan dituzte. Batetik, urtarrilean eraitsi zuten baskulak egiteko lantegi zaharra; egunotan berriz, erabilerarik ez zuen beste taller zahar bat ere bota dute. Gune berri hori, Eroskiko aparkalekuarekin ere lotzeko asmoa dute; Santamariak azaldu duenez, Eroskiko arduradunekin bildu dira eta hauek, aparkalekuko hesia kentzeko konpromisoa hartu dute.
Bidegorriak beste bi zati
Aurkezpena bukatzeko, Ordiziako bidegorri sarearen beste bi zati egiteko lanak hastear direla ere jakinarazi dute. Datorren astean esleituko dute proiektua eta lanak bi hilabeteren buruan egitea espero dute. Aurreneko zatia, tren geltokitik Tximista zubira artekoa izango da (288 metro). Bigarrenak berriz, Altamira zelaiko eranskina eta Majori kiroldegia lotuko ditu (265 metro).