Baserritarren egunean, azoka berezia Beasainen
Baserritarren eguna da gaur Beasainen, eta azoka berezia egin dute urtero bezala. Bideluze plazan abereen erakusketa egin dute, eta behiak, ardiak, behorrak, astoak, oiloak, oilarrak… egon dira ikusgai. Joan Iturralde eta Zubimuzu plazan berriz,...
Baserritarren eguna da gaur Beasainen, eta azoka berezia egin dute urtero bezala. Bideluze plazan abereen erakusketa egin dute, eta behiak, ardiak, behorrak, astoak, oiloak, oilarrak… egon dira ikusgai.
Joan Iturralde eta Zubimuzu plazan berriz, artisau azoka egin dute. Eguraldia ez da nahi bezain ona izan, eta jende askorik ez da ibili astearteko azoka berezian.
Astero Loinazko San Martin plazan egiten duten azokan ere jende gutxi ibili da gaur goizean. Jaietan egonda, jendeak bestelako ekintzetan igaro ohi du eguna, eta baserritarrek nahi baino gutxiago saldu dute gaur.













