«Hesiak apurtuz» dator aurtengo Ordiziarrock musika jaialdia
«Hesiak apurtuz» leloa jari diote Ordiziarrock jaialdiaren VIII. edzioari. Hesiak apurtzeko eta ordiziar guztiengana iristeko, gorrek sentitzeko moduko kontzertua eskaianiko du Malagako Funky Punkie Party Clowns taldeak, ostiral gauean. Kontzertu hori herri antzokian izango da, gaueko hamarretan. Astebururako ordea, beste saio batzuk ere antolatu dituzte, tartean, larunbatean gaztetxean egingo dituzten kontzertuak. Malagatik datorren taldea Funky Punkie Party. Bere zuzenekoetan, hainbat sistema erabiltzen ditu gorrengana iristeko. Besteak beste, bibrazio sistema, bluke magnetikoa, interpretea, irudiak, argiztapen berezia eta gorputz espresioa lantzen dituzte. Hamabost laguneko taldea da, eta egiten duten ikuskizunak, musika, antzerkia eta umorea uztartzen ditu. Ikuskizunean, musikarekin batera, bideoklipak ere sartuko dituzte; bideo guztiak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dituzte. Ikuskizuna, adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Urko Ruz de Apodakak azaldu duenez, «Ordiziarrockek mundu guztiarengana iritsi behar zuela konturatu ginen; gorrengana orain arte ez ginen iristen». Pertsona guztiengana iristeko ostiraleko kontzertua «gorrei egokitua» dela aipatu du Ruiz de Apodakak, gorrez gain itsuek eta protesiren bat dutenek ere gozatuko dute kontzertua. Kontzerturako sarrerak herriko tabernetan salgai daude ostiralera bitartean, 5 euroan. Kontzertu egunean, Herri Antzokiko lehiatilan ere izango da sarrerak erosteko aukera. Ostitaleko ekitaldi nagusiaren atariko lanak egiteko, munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa egingo dute gaur, D’Elikatuz zentroan. [...]
«Hesiak apurtuz» leloa jari diote Ordiziarrock jaialdiaren VIII. edzioari. Hesiak apurtzeko eta ordiziar guztiengana iristeko, gorrek sentitzeko moduko kontzertua eskaianiko du Malagako Funky Punkie Party Clowns taldeak, ostiral gauean. Kontzertu hori herri antzokian izango da, gaueko hamarretan. Astebururako ordea, beste saio batzuk ere antolatu dituzte, tartean, larunbatean gaztetxean egingo dituzten kontzertuak.
Malagatik datorren taldea Funky Punkie Party. Bere zuzenekoetan, hainbat sistema erabiltzen ditu gorrengana iristeko. Besteak beste, bibrazio sistema, bluke magnetikoa, interpretea, irudiak, argiztapen berezia eta gorputz espresioa lantzen dituzte. Hamabost laguneko taldea da, eta egiten duten ikuskizunak, musika, antzerkia eta umorea uztartzen ditu. Ikuskizunean, musikarekin batera, bideoklipak ere sartuko dituzte; bideo guztiak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dituzte. Ikuskizuna, adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.
Jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Urko Ruz de Apodakak azaldu duenez, «Ordiziarrockek mundu guztiarengana iritsi behar zuela konturatu ginen; gorrengana orain arte ez ginen iristen». Pertsona guztiengana iristeko ostiraleko kontzertua «gorrei egokitua» dela aipatu du Ruiz de Apodakak, gorrez gain itsuek eta protesiren bat dutenek ere gozatuko dute kontzertua.
Kontzerturako sarrerak herriko tabernetan salgai daude ostiralera bitartean, 5 euroan. Kontzertu egunean, Herri Antzokiko lehiatilan ere izango da sarrerak erosteko aukera.
Ostitaleko ekitaldi nagusiaren atariko lanak egiteko, munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa egingo dute gaur, D’Elikatuz zentroan. Saio horretan, musika tresna ezberdinak ezagutzeko aukera izango da; besteak beste, tresnen jatorria, jotzeko teknikak eta non erabiltzen diren azalduko dute, 18:30etik aurrera.
Segidan, 19:30ean, La Pulga taldeak, flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen kontzertua eskainiko du.
Larunbatean Gaztetxean
Aurtengo ekitaldiko beste berrikuntza kontzerten leku aldatzea da. Aurreko edizioetan pilotalekuan egiten ziren kontzertuak, aurten ordea gaztetxean izango dira, 25. urtemugako ospakizunekin bat eginez. Larunbat gauean, Blues Session-a egingo dute.
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eszenatokira El Cerdo que Grunje, The Pardels eta Funky Punkie Party Clowns taldeak igoko dira. Malagarrek beraz, bi egunetan saio bana egingo dute.
EGITARAUA
Osteguna:
- 18:30. Munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa, D’Elikatuz zentroan.
- 19:30. La Pulga taldearen flamenko-txalaparta fusio kontzertua, D’Elikatuz zentroan.
Ostirala:
- 22:00. Funky Punkie Party Clowns taldeak, pertsona gorrentzako egokitutako kontzertua eskainiko du, herri antzokian.
Larunbata:
- 22:00. Kontzertuak gaztetxean: Blues Session, El Cerdo que grunge, Funky Punkie Party eta The Pardels.