Lazkaoko jubilatuenean ari dira San Migel eguneko bazkarirako txartelak banatzen
San Migel egunean, irailaren 29an, ospatuko dute Lazkaoko jubilatuek euren eguna. Lagun arteko bazkarirako Orobione elkartea hasi da txartelak saltzen. Irailaren 23ra arte bulegoan erosi ahalko dituzte, 12 euroan, bazkideek bakarrik. Bestetik, mahaiko ...
San Migel egunean, irailaren 29an, ospatuko dute Lazkaoko jubilatuek euren eguna. Lagun arteko bazkarirako Orobione elkartea hasi da txartelak saltzen. Irailaren 23ra arte bulegoan erosi ahalko dituzte, 12 euroan, bazkideek bakarrik. Bestetik, mahaiko eta mugikortasuneko jokoen lehiaketetarako txartelak banatzen astelehenean hasi ziren, hilaren 28ra arte. Bulegoan har daitezke horiek ere (17:00-18:00). Azkenik, Espainiako Gabonetako Loteria eros liteke Orobionen. Lehenik bazkideek soilik izango dute aukera, gehienez 15 euro. Urriaren 10etik aurrera edonork erosi ahalko du.