Film laburren gaua egingo dute ostegunean Urretxun
Urretxuko festetako egitarauaren barruan film laburren gaua antolatu dute irailaren 15erako. 8 film labur proiektatuko dituzte bertan, horien artean Urretxuko eta Zumarragako bizilagunek gindako bi.
Pepe Requejoren Sacrificio eta Gattiken produkzioaken Baietz filmak dira bi hauek. Bigarren talde hau KKinzona irratiko kide batzuek osatzen dute. Baietz filma Gabirin grabatu dute, herritarren parte hartzearekin, eta herri txiki bateko apustu istorio bat kontatzen du.
Gainontzeko filmak Kimuak lehiaketan aukeratutako filmak dira.
Film sorta beraren bi emanaldi egingo dituzte ostegunean Labeaga aretoan, 20:00etan eta 22:00etan. Bietan ere sarrera doakoa izango da.
• Artalde (Asier Altuna,8 min., 2009)
• El sacrificio (Pepe Requejo, 4 min, 2011)
• Baietz (Gattiken produkzioak, 16 min, 2011)
• Un Novio de mierda (Borja Cobeaga, 4 min, 2010)
• El Premio (Leon Siminiani, 16 min, 2010)
• Daisycutter (Enrique Garcia eta Ruben Salazar, 6 min, 2010)
• Amona Putz! (Telmo Esnal, 9 min, 2009)
• La Gran Carrera (Kote Camacho, 7 min, 2010)