Gipuzkoako finala jokatuko du igandean Azurmendik
Iñaki Azurmendi aizkolariak Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du igandean Tolosako Bedaio auzoan. Jexuxmari Mujika, Joxemari Olasagasti, Joseba Otaegi eta Ugaitz Mugertza izango ditu aurkari beasaindarrak. Finala 18:00etan hasiko da, eta guztira hamar enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak: 54 ontzako launa enbor, 60 ontzako beste launa, eta 72 ontzako bina. Iaz beasaindarra izan zen Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketako irabazlea. Dagoeneko hiru aldiz jantzi du txapela arriarandarrak, eta igandean laugarren bila irtengo da plazara.
Iñaki Azurmendi aizkolariak Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du igandean Tolosako Bedaio auzoan. Jexuxmari Mujika, Joxemari Olasagasti, Joseba Otaegi eta Ugaitz Mugertza izango ditu aurkari beasaindarrak. Finala 18:00etan hasiko da, eta guztira hamar enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak: 54 ontzako launa enbor, 60 ontzako beste launa, eta 72 ontzako bina.
Iaz beasaindarra izan zen Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketako irabazlea. Dagoeneko hiru aldiz jantzi du txapela arriarandarrak, eta igandean laugarren bila irtengo da plazara.