Kaleratzeak salatzeko, elkarretaratzea egin dute Indarreko lanegileek Zamudion
LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, Indarreko zuzendaritzak Eoliko eta Repair sailetatik 140 langile kaleratzeko duen asmoaren aurka, elkarretaratzea egin dute hainbat langilek goizean Ingeteam taldeak Zamudion (Bizkaia) duen bulegoaren parean. Indar enpresa Ingeteam taldeko lantegietako bat da. Indarreko enpresa batzordearen izenean bidali duten oharrean zehazten dutenez, langileak kaleratu aurretik Indar enpresako zuzendaritzak hainbat neurri hartuko zituela agindu zien lagileei apirilean: “eszedentziak, lanaldi murrizketa inzentibatuak, barne antolakuntzan aldaketak…, baina gaur gaurkoz ez du ezer egin”. Gainera, “Indarren eta Ingeteam talde osoaren egungo egoera ekonomikoa aztertuta eta azken urteetan izan dituen irabazi handiak ikusita”, langile batzordeko kideek uste dute ez dagoela zertan lan taldea murriztu. Indar enpresa osatzen duten ataletan, enpresak dituen hazkunderako planak eta Ingeteam taldearen plan estrategikoen nondik norakoak langileei ezkutatzen ari direla ere esan dute langile batzordekoek. Eolikoen sektorean etorkizunera begira produktu eta proiektu berriak lantzen ari omen dira Indar eta Ingeteam, eta beraz, langileen ustez, enpresak ez du eolikoen sektorea noraezean utziko. Hori guztiaz gain, enpresak 195 langileri eragiten dien beste erabaki bat ere hartu du, langile horiei lanpostuak mantendu arren, “murrizketa ekonomiko handiak” egitea erabaki baitu Indarreko zuzendaritzak: “Murrizketak jasango dituzten langileek soldata gordinaren %75 jasoko dute, eta aparteko soldataren %85″. Erabakia bertan behera uzteko eskatu [...]
LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, Indarreko zuzendaritzak Eoliko eta Repair sailetatik 140 langile kaleratzeko duen asmoaren aurka, elkarretaratzea egin dute hainbat langilek goizean Ingeteam taldeak Zamudion (Bizkaia) duen bulegoaren parean. Indar enpresa Ingeteam taldeko lantegietako bat da.
Indarreko enpresa batzordearen izenean bidali duten oharrean zehazten dutenez, langileak kaleratu aurretik Indar enpresako zuzendaritzak hainbat neurri hartuko zituela agindu zien lagileei apirilean: “eszedentziak, lanaldi murrizketa inzentibatuak, barne antolakuntzan aldaketak…, baina gaur gaurkoz ez du ezer egin”.
Gainera, “Indarren eta Ingeteam talde osoaren egungo egoera ekonomikoa aztertuta eta azken urteetan izan dituen irabazi handiak ikusita”, langile batzordeko kideek uste dute ez dagoela zertan lan taldea murriztu. Indar enpresa osatzen duten ataletan, enpresak dituen hazkunderako planak eta Ingeteam taldearen plan estrategikoen nondik norakoak langileei ezkutatzen ari direla ere esan dute langile batzordekoek. Eolikoen sektorean etorkizunera begira produktu eta proiektu berriak lantzen ari omen dira Indar eta Ingeteam, eta beraz, langileen ustez, enpresak ez du eolikoen sektorea noraezean utziko.
Hori guztiaz gain, enpresak 195 langileri eragiten dien beste erabaki bat ere hartu du, langile horiei lanpostuak mantendu arren, “murrizketa ekonomiko handiak” egitea erabaki baitu Indarreko zuzendaritzak: “Murrizketak jasango dituzten langileek soldata gordinaren %75 jasoko dute, eta aparteko soldataren %85″.
Erabakia bertan behera uzteko eskatu dute
Erabaki eta arrazoi horiek guztiak kontuan hartuta, lan taldea murrizteko Indarrek eta Ingeteamek hartu duten erabakia bertan behera uzteko eskatu dute langile batzordeko kideek. Horrez gain, abendurako iragarri dituen kaleratzeen “mehatxua” kentzeko exigitu dute, eta dituzten arazoak konpontzeko langile batzordearekin hitz egin dezatela eskatu dute, erabakiak elkarrekin hartzeko.
Eskatutakoa betetzen ez duten bitartean, mobilizazioak ugaritu beste aukerarik ez dutela azaldu dute langile batzordekoek, “beti ere Indar enpresako lanpostuak mantetzeko helburuarekin”.