Urpekoen taldea hasi da lanean, eta igerilari berriak erakarri nahi ditu
Ordiziako Urpeko igerilarien taldeak astelehenean ekin zion denboraldi berriari. Klubeko beteranoak izan ziren lehenak ureratzen, eta datorren asteartean, hilaren 13an, gaztetxoen txanda izango da. Majoriko igerilekuan elkartuko dira, 17:00etan. Hala...
Ordiziako Urpeko igerilarien taldeak astelehenean ekin zion denboraldi berriari. Klubeko beteranoak izan ziren lehenak ureratzen, eta datorren asteartean, hilaren 13an, gaztetxoen txanda izango da. Majoriko igerilekuan elkartuko dira, 17:00etan.
Hala ere, denboraldia hastearekin bat, bestelako deialdia bat ere egin nahi dute klubaren arduradunek. Urpeko igeriketa ezagutzera emateko bi saio antolatu dituzte hilaren 17rako eta 24rako. Saioak 09:30ean edo 11:00etan egin daitezke. Deialdia irekia da, baina batez ere1998 eta 2001 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendutakoa da.
Denboraldi bukaera bikaina
Denboraldia bikain bukatu zuten uztailean eta abuztuan Urpekoen klubeko igerilariek. Haur eta kimuen mailan, Josu Sarasola hiru urrezko domina lortu zituen Espainiako txapelketan, eta Iñaki Lasak zilarrezko bi. 4×50 metroko erreleboko frogan brontzezko domina eskuratu zuten Iker Arizmendik, Mikel Duranek, Iñaki Lasak eta Josu Sarasolak.
Juan Jose Garinek ere urrea eskuratu zuen seniorretan 800 metroko proban, eta 4×200 metroko errelebokoan ere urrezko domina kolkoratu zuen Gorka Sarasola, Odei Maiz eta Xabier Larrazarekin batera. Juniorretan, Iñaki Lasak, David Nietok, Iñaki Garinek eta Josu Insaustik, berriz, zilarrezkoa lortu zuten erreleboetan.
Aitor Insaustik, berriz, Munduko Txapelketan parte hartu zuen, eta Espainiako errekorra jarri 200 eta 50 metroko probetan.