Baserriko emakumeen topaketak 400 lagun inguru bildu ditu Ordizian
‘Zure lana kontuan hartzeko modukoa da’ lemapean, 400 bat lagun elkartu dira gaur goizean Ordizian, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Emakumeek baserrian eta lehen sektoreak egindako lana onartzea eta aitortzea da jardunal...
‘Zure lana kontuan hartzeko modukoa da’ lemapean, 400 bat lagun elkartu dira gaur goizean Ordizian, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Emakumeek baserrian eta lehen sektoreak egindako lana onartzea eta aitortzea da jardunaldi horren helburu nagusia.
Goizeko 10:00etan elkartu dira herri antzokian. Igor Eguren alkateak, ongietorria eman eta gero, urtetan “herri honen garapenaren alde egindako lana” eskertu nahi izan die han bildutako emakumeei, eta aurrerantzean ere, lan horretan “Ordiziako udala eta herria lagun” izango dutela esan die.
Zortzigarren urtez egin dute baserriko emakumeen arteko biltzarra. Bere jatorria, 1995. urtean, Pekinen egindako konferentzian dago; nazioarteko hainbat emakume elkarteren ekimenez egin zuten konferentzia hura, landa eremuko emakumeen lana aitortzeko helburuarekin. Asmo berarekin jarraitu dute lanean Euskal Herriko emakume nekazariek ere, eta hamarkada beteko ibilbide horretan, hainbat erakunderen laguntza izan dute, tartean, gaurko ekitaldian ordezkaritza izan duten Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko Nekazaritza sailena, edota Emakunderena, besteak beste.