‘Hartu hitza, piztu Ordizia!’ ekimena bihar izango da
Udaletxearen ateak ireki eta herritarren partaidetza bultzatze aldera, Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimen parte-hartzailea egingo dute bihar Ordizian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta udal-gobernuari buruzko azalpenak entzun eta gero, gaikako talde...
Udaletxearen ateak ireki eta herritarren partaidetza bultzatze aldera, Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimen parte-hartzailea egingo dute bihar Ordizian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta udal-gobernuari buruzko azalpenak entzun eta gero, gaikako talde dinamika batekin jarraituko dute, ondoren taldean aztertzeko. Plaza Nagusian egingo duten luntx batekin bukatu da topaketa, 13:30ean.













