Astotxo eguneko ‘Egiptoko ihesa’ antzezpenak 25. aldia izango du igandean Lazkaon
Errege egunaren ondorengo lehenbiziko igandean Lazkaon ospatu ohi den Astotxo Egunak urteurren borobil batekin hornituko du ospakizuna. Egiptorako ihesa kale antzezpena hogeita bosgarren aldiz egingo dute, igandean, 13:00etan hasita. Elizaren inguruko ...
Errege egunaren ondorengo lehenbiziko igandean Lazkaon ospatu ohi den Astotxo Egunak urteurren borobil batekin hornituko du ospakizuna. Egiptorako ihesa kale antzezpena hogeita bosgarren aldiz egingo dute, igandean, 13:00etan hasita.
Elizaren inguruko Zawopi aisialdi taldea hasi zen Lazkaon seinalatua den festa horretan antzerkiarekin. 1988an egin zuten lehenbiziko aldiz. Zelai ingurutik abiatuta desfilea egin zuten aurreneko urte haietan. Plazako pilotalekuan jarri ohi zuten orduan I. mendeko Judean girotutako gunea, salpostuekin eta denborarekin ugarituz joan diren gaiekin.
Igandean 25. aldia du. 200 bat lazkaotarrek parte hartuko dute Egiptorako ihesa antzezpenean, Lazkao Txiki Zelaian. Astotxo festa 1652an hasi ziren ospatzen, Maria de Lazkanok, Lazkaoko jaunaren emazteak bultzatuta.
Eguberri astean argazki erakusketa eduki dute kultur etxean. Ehunka erretratu kokatu dituzte, 24 urteetako antzezpenen eta herrigunearen bilakaera islatzen dutenak. ETBk 1991n ekoitzitako dokumentala ere eman dute pantailan handian.
Egitaraua
Urtarrilak 8, igandea
- 10:00. Goiz eresia, astoekin.
- 11:00. Meza, zistertarren komentuan, Lazkao koruarekin.
- 11:00. Enkarterri astoen II. Kalifikazio ofiziala.
- 12:00. Enkarterri astoen Gipuzkoako XIII. Lehiaketa. Asto erakusketa, gurdiak, salda, trikitilariak, txistulariak. Plazan.
- 13:00. ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezpena. Zelaian.













