
Kimetz emakume elkarteak hileko lehen ostegunetan genero indarkeriaren aurka deitzen duen urtarrileko bilkura ez da egingo, Erregeen kabalgatarekin bat egiten duelako. Hurrengo elkarretaratzea otsailaren 2an izango da, 20:00etan, plazan, ohiko leloarek...

Beasaingo eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek elkarlanean antolatzen dute urtero Antzerki Garaia ekimena. Aurten hilaren 13an hasiko da, Txalo produkzioak taldearen Crimen perfecto antzezlanarekin. Apirilaren 20an izango da azken emanaldia: Zanguango Teatro taldearen Aqui va a pasar algo antzezlana. Datorren astetik apirilera arte, guztira, zortzi antzezlan ikusi ahalko dira Beasainen eta Ordizian, lau herri bakoitzean. Unai Baztarrikak eta Belen Maizak, Beasaingo eta Ordiziakokultura zinegotziek egin dute Antzerki Garaiaren aurkezpena, beste behin ere, elkarlanaren oinarria eta helburua bi herrietan eta eskualdean antzerkigintza bultzatzea dela azpimarratuz. Hala, aurten ere, helburua «antzerki errepresentazioetara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea» eta antzokietara «publiko berria erakartzea» izango da. Azken helburu hori batez ere gazteei zuzenduta egongo dela ere jakinarazi dute, «batik bat gazteak» erakarri nahi baitituzte antzokietara. Antzerki Garaia 1995ean antolatu zuten lehen aldiz, eta beraz, aurten, «Goierriko antzerki denboralditxoaren 17. ekitaldia» izango dela esan dute bi zinegotziek. Ordutik gaurdaino gero eta jende gehiago animatu da urterik urte emanaldiak ikustera, eta iazko denboraldia oso ona izan zela esan dute. Iaz ekimenak izan zuen arrakasta kontuan hartuta eta Antzerki Garaiaren inguruan egin duten «balorazio positiboa» kontuan hartuta erabaki dute beste urte batez bi udalen arteko lankidetzarekin jarraitzea. Lan horrekin jarraitzeko, baina, «borondateak batzea eta ahaleginak koordinatzea [...]

Bi kirodegietako erabiltzaileek ezingo dituzte bi herrietako instalakuntzak partekatu aurrerantzean; Mikel Serranorentzat ''atzerapausoa'' da hartutako erabakia.

Errege egunaren ondorengo lehenbiziko igandean Lazkaon ospatu ohi den Astotxo Egunak urteurren borobil batekin hornituko du ospakizuna. Egiptorako ihesa kale antzezpena hogeita bosgarren aldiz egingo dute, igandean, 13:00etan hasita. Elizaren inguruko ...

Olaberriko Udalak egurra lantzen ikasteko kurtsoa antolatu du, herritarrentzat. Urtarrilaren 17an hasiko da, eta denera 30 ordu egingo dituzte, astearteetan, saioak 18:30etik 21:00etara direla. Izena hilaren 13rako eman behar da, udaletxean (943 88 14 ...

Azaroaren 30etik indarrean dago Ataungo bake epaitegian erregistro zibila informatizatzeko aplikazioa, udalak aurreko astean bando bidez jakinarazi duenez. Inforeg izeneko aplikazioarekin, errolda ditialki landuko da aurrerantzean, inskripzio berriak e...

Antzezlan bakoitzerako sarrrerez gainera, denboraldi osorako bonoak ere salduko dira; emanaldi guztietarako bonoa 65 eurotan eta euskarazako saioetarako bonoa 32,50 eurotan....

Ordizia Rugby Elkarteak Eguberrietara begira ateratzen duen saski erraldoiak badu irabazlea: Pilar Araña. Bost mila euroan baloratutako saskia da, eta Arañak berak umoretsu dioenez, «aurten txartel asko zituen saskia irabazteko». Jose Luis de Castro klubeko zuzendaritzako kideak eman zion saria.

Ordiziako Mendizaleek etxe inguruan egingo dute urteko lehen mendi irteera datorren igandean. Ordiziatik abiatuko dira 08:30ean, eta Bostaitzeta eta Amundarain zeharkatu ondoren, Lazkaon bukatuko dute ibilaldia. Bestalde, federatu txartela jaso eta egi...

577 gaztetxok eman dute izena urte betean; helburuak gaztetxoen gizarteratze-harremanak garatu eta aisialdia modu aktiboan eta osasungarrian gozatzea dira.

Lazkaoko EAJk ontzat jo ditu 2012rako udal aurrekontuak. Abenduaren 22ko batzarrean aldeko botoa eman zuen, eta gero ohar bidez argitu du «proposamen guztiekin erabat ados ez egon arren, lehendik akordio bidez hartutako hainbat proiektu estrategiko» ...

Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteko taberna itxi egin zuten atzo, hilabete pare baterako. Berrikuntza lanak egingo dituzte. Bestetik, elkarteko bazkideek 2012ko urteko kuota ordaintzeko garaia dute. Kopurua ez da igoko, eta azkeneko hiru urteetan ...

Ataungo Udalak euskal presoen eskubideen aldeko aldarria adostu du, eta larunbatean Bilbon egingo den manifestazio deialdiari babesa eman dio. Abenduaren 15eko osoko bilkuran aho batez onartu zuten udalkideek mozioa. Bilbora autobusean joateko, Troskae...

Ataungo nerabeentzako zerbitzuak gabon saskia zotz egin du. Abenduaren 29ko arratsaldean atera zuten zenbaki sariduna, gaztelekuan. 43 zenbakidun txartela daukanak jasoko du saritako saskikada produktu.

Legazpiko Santikutz xake elkarteak haurren xake txapelketa antolatu zuen atzo. 15 umek hartu zuten parte, eta txapelketa, elkarteak bizi duen loraldiaren erakusle izan zen. Bi mailatan banatu zituzten atzo jokalariak. 12 urtez beherakoak eta 12 eta15 urte bitartekoak. Lehen taldean, Asier Telleria izan zen txapelduna. Jokin Pinillak bigarren egin zuen eta hirugarren postuan, Luis Txintxurretak eta Iñaki Aranburuk berdindu egin zuten. 12 eta 15 urte bitarteko umeen txapelketa, berriz, Unai Eliasek irabazi zuen. Xabi Garmendiak egin zuen bigarren eta Jon Ander Goenagak hirugarren. Xake elkarteak garai onak bizi ditu. Imazek «mugimendu handia» dutela aitortzen du. Egun, 18 umeri irakasten diete xakean jokatzen, astero. Azarotik maiatzera bitartean luzatzen dira eskolak. Ispilla futbol zelaiaren alboan duten egoitza baliatzen dute horretarako, eta hainbat aldiz esan dute jada txiki gelditu zaiela. Aurten, gainera, Urretxuko Goierri xake elkarteko arduradunak, Jon Alvarezek, eskainiko ditu eskolak Legazpin ere. Asier Imazek lagunduko dio zeregin horretan. Gipuzkoako ligara ere hiru talde aurkeztu ditu aurten Santikutzek. Batek, lehen mailan jokatuko du. Iaz, bigarren mailako ligaxka sailkapen buru amaitu ostean, maila gorenera igotzea lortu zuten. Aurtengo helburua, horri eustea izango dute. Imaz itxaropentsu agertu da: «talde sendoa osatu dugu». Beste bi taldeek hirugarren mailan hasiko dute ibilbidea. Batek, bigarrenera igotzea izango [...]