Beti Gazte elkarteko taberna itxi dute, berrikuntzak egiteko
Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteko taberna itxi egin zuten atzo, hilabete pare baterako. Berrikuntza lanak egingo dituzte. Bestetik, elkarteko bazkideek 2012ko urteko kuota ordaintzeko garaia dute. Kopurua ez da igoko, eta azkeneko hiru urteetan ...
Zaldibiako Beti Gazte jubilatu elkarteko taberna itxi egin zuten atzo, hilabete pare baterako. Berrikuntza lanak egingo dituzte. Bestetik, elkarteko bazkideek 2012ko urteko kuota ordaintzeko garaia dute. Kopurua ez da igoko, eta azkeneko hiru urteetan bezala 10 euro jarri behar dituzte kideek, urtarrilaren bukaerarako. Arduradunak, kuota kobratzeko, igandeetan Joxepane tabernan egongo dira, meza ondoren; eta Illatin, asteazkenetan 18:00etatik 109:00etara. Banketxetik ere ordain liteke.













