Egur tailaketa ikastaroa antolatu dute Olaberrian
Olaberriko Udalak egurra lantzen ikasteko kurtsoa antolatu du, herritarrentzat. Urtarrilaren 17an hasiko da, eta denera 30 ordu egingo dituzte, astearteetan, saioak 18:30etik 21:00etara direla. Izena hilaren 13rako eman behar da, udaletxean (943 88 14 ...
Olaberriko Udalak egurra lantzen ikasteko kurtsoa antolatu du, herritarrentzat. Urtarrilaren 17an hasiko da, eta denera 30 ordu egingo dituzte, astearteetan, saioak 18:30etik 21:00etara direla. Izena hilaren 13rako eman behar da, udaletxean (943 88 14 34) edo liburutegian (943 88 65 55). Gutxienez zortzi kide beharko dira ikastaroa hasteko.













