Jose Mari Lasaren heriotzak hutsune handia utzi du Urretxun
Atzo arratsaldean Jose Mari Lasa urretxuarra hil zen. Kultur arloan egiten zuen lan guztiagatik oso ezaguna zen Goierrin. Txistularia, dultzainaria, musikaria eta irakaslea, baina batez ere, langile nekaezina eta umila. Belaunaldi askori irakatsi ziena, musika maitatzetik haratago doa. Herritar askorengan hutsune handia utzi du bere joanak.
Hileta elizkizuna bihar egingo da, Urretxuko Tourseko Martin Deunaren elizan, 19:00etan.














