LazkaoEAJk ontzat jo ditu 2012ko udal aurrekontuak, proiektuek segimena dutelako
Lazkaoko EAJk ontzat jo ditu 2012rako udal aurrekontuak. Abenduaren 22ko batzarrean aldeko botoa eman zuen, eta gero ohar bidez argitu du «proposamen guztiekin erabat ados ez egon arren, lehendik akordio bidez hartutako hainbat proiektu estrategiko» ...
Lazkaoko EAJk ontzat jo ditu 2012rako udal aurrekontuak. Abenduaren 22ko batzarrean aldeko botoa eman zuen, eta gero ohar bidez argitu du «proposamen guztiekin erabat ados ez egon arren, lehendik akordio bidez hartutako hainbat proiektu estrategiko» gauzatuko direlako eman diela diru-kontuei babesa.
Lazkaomendiko bidegurutzeko eta Larreategiko biribilguneak dira inbertsio nagusiak, foru aldundiak finantzatuko dituenak. Horiekin batera, Iturgaitzako proiektu urbanistikoa eta kiroldegiaren birmoldaketa «Lazkaoren garapenerako inbertsio garrantzitsuak» direla dio EAJk.
«Kezkatuta geunden proiektu batzuk Bilduk atzera botako zituelakoan, baina azkenean aurrera egingo da eta lasaitasuna eman digu». Bestetik, bakegintzako «foro anitza» sortzea eta krisi ekonomikoari buruzko batzordea berezia osatzeko eskatu du EAJk, laguntza eskainiz.













