Xake txapelketa ospatu zuten atzo Legazpin
Legazpiko Santikutz xake elkarteak haurren xake txapelketa antolatu zuen atzo. 15 umek hartu zuten parte, eta txapelketa, elkarteak bizi duen loraldiaren erakusle izan zen. Bi mailatan banatu zituzten atzo jokalariak. 12 urtez beherakoak eta 12 eta15 urte bitartekoak. Lehen taldean, Asier Telleria izan zen txapelduna. Jokin Pinillak bigarren egin zuen eta hirugarren postuan, Luis Txintxurretak eta Iñaki Aranburuk berdindu egin zuten. 12 eta 15 urte bitarteko umeen txapelketa, berriz, Unai Eliasek irabazi zuen. Xabi Garmendiak egin zuen bigarren eta Jon Ander Goenagak hirugarren. Xake elkarteak garai onak bizi ditu. Imazek «mugimendu handia» dutela aitortzen du. Egun, 18 umeri irakasten diete xakean jokatzen, astero. Azarotik maiatzera bitartean luzatzen dira eskolak. Ispilla futbol zelaiaren alboan duten egoitza baliatzen dute horretarako, eta hainbat aldiz esan dute jada txiki gelditu zaiela. Aurten, gainera, Urretxuko Goierri xake elkarteko arduradunak, Jon Alvarezek, eskainiko ditu eskolak Legazpin ere. Asier Imazek lagunduko dio zeregin horretan. Gipuzkoako ligara ere hiru talde aurkeztu ditu aurten Santikutzek. Batek, lehen mailan jokatuko du. Iaz, bigarren mailako ligaxka sailkapen buru amaitu ostean, maila gorenera igotzea lortu zuten. Aurtengo helburua, horri eustea izango dute. Imaz itxaropentsu agertu da: «talde sendoa osatu dugu». Beste bi taldeek hirugarren mailan hasiko dute ibilbidea. Batek, bigarrenera igotzea izango [...]
Legazpiko Santikutz xake elkarteak haurren xake txapelketa antolatu zuen atzo. 15 umek hartu zuten parte, eta txapelketa, elkarteak bizi duen loraldiaren erakusle izan zen.
Bi mailatan banatu zituzten atzo jokalariak. 12 urtez beherakoak eta 12 eta15 urte bitartekoak. Lehen taldean, Asier Telleria izan zen txapelduna. Jokin Pinillak bigarren egin zuen eta hirugarren postuan, Luis Txintxurretak eta Iñaki Aranburuk berdindu egin zuten. 12 eta 15 urte bitarteko umeen txapelketa, berriz, Unai Eliasek irabazi zuen. Xabi Garmendiak egin zuen bigarren eta Jon Ander Goenagak hirugarren.
Xake elkarteak garai onak bizi ditu. Imazek «mugimendu handia» dutela aitortzen du. Egun, 18 umeri irakasten diete xakean jokatzen, astero. Azarotik maiatzera bitartean luzatzen dira eskolak. Ispilla futbol zelaiaren alboan duten egoitza baliatzen dute horretarako, eta hainbat aldiz esan dute jada txiki gelditu zaiela. Aurten, gainera, Urretxuko Goierri xake elkarteko arduradunak, Jon Alvarezek, eskainiko ditu eskolak Legazpin ere. Asier Imazek lagunduko dio zeregin horretan.
Gipuzkoako ligara ere hiru talde aurkeztu ditu aurten Santikutzek. Batek, lehen mailan jokatuko du. Iaz, bigarren mailako ligaxka sailkapen buru amaitu ostean, maila gorenera igotzea lortu zuten. Aurtengo helburua, horri eustea izango dute. Imaz itxaropentsu agertu da: «talde sendoa osatu dugu». Beste bi taldeek hirugarren mailan hasiko dute ibilbidea. Batek, bigarrenera igotzea izango du helburu, eta bestea, jokalari gaztetxoak txapelketetan trebatzen joan daitezen erabiliko dute.














