Teusa enpresak egingo ditu meatzeko gordailua berritzeko lanak, Zerainen
Espainiako Sustapen Ministerioaren %1 Cultural programatik 459.000 euroko diru-laguntza jaso zuen Zeraingo Udalak meategiko gordailua zaharberritzeko. Obra horiek zeinek egin erabakitzeko lehiaketa publikoa egin zuen udalak. Bertan parte hartu ahal izateko zahaberritze lanetan adituak izatea zen bete beharreko baldintzetako bat. Bederatzi enpresek agertu zuten interesa, eta beraiek aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, udalak Teusa eraikuntza enpresa aukeratu du aipatutako lanak egiteko. Obrek 557.909,80 euroko aurrekontua izango dute guztira. Falta den diru kantitatea Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker ordainduko du Zeraingo Udalak. Ikerketa arkeologikoak Mineral kiskalien gordailua leku batzuetan pitzatuta dago, eta berau konponduko dute. Minerala ere badu barruan, eta Aitziber Makazaga Zeraingo Udaleko ordezkariak jakitera eman duenez lehendabizi ustu egin beharko dute. Gordailua alemanen garaikoa da (1930tik 1942ra bitartean meategia beraiek kudeatu zuten), baina behin minerala ateratakoan arkeologoek ikerketak egin beharko dituzte bertan, posible baita ingelesen garaiko (1900-1930) aztarnaren bat edo beste egotea. Gordailuaz gain, beheran duten kargalekua ere berrituko dute. Kargaleku horrek zortzi tolba edo leiho ditu, eta minerala gordailutik baldeetara pasatzeko erabiltzen zituzten. Kargaleku horren inguruan dagoen burdinezko egitura ere zaharberrituko dute. «Behin hori egindakoan helburua da aireko kablearen hasiera berreskuratzea», dio Makazagak. Meategiko langileek baldetan sartzen zuten minerala aireko kablearen bidez garraiatzen zuten Mutiloatik Ormaiztegira. Lan «garrantzitsua» [...]
Espainiako Sustapen Ministerioaren %1 Cultural programatik 459.000 euroko diru-laguntza jaso zuen Zeraingo Udalak meategiko gordailua zaharberritzeko. Obra horiek zeinek egin erabakitzeko lehiaketa publikoa egin zuen udalak. Bertan parte hartu ahal izateko zahaberritze lanetan adituak izatea zen bete beharreko baldintzetako bat. Bederatzi enpresek agertu zuten interesa, eta beraiek aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, udalak Teusa eraikuntza enpresa aukeratu du aipatutako lanak egiteko.
Obrek 557.909,80 euroko aurrekontua izango dute guztira. Falta den diru kantitatea Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker ordainduko du Zeraingo Udalak.
Ikerketa arkeologikoak
Mineral kiskalien gordailua leku batzuetan pitzatuta dago, eta berau konponduko dute. Minerala ere badu barruan, eta Aitziber Makazaga Zeraingo Udaleko ordezkariak jakitera eman duenez lehendabizi ustu egin beharko dute. Gordailua alemanen garaikoa da (1930tik 1942ra bitartean meategia beraiek kudeatu zuten), baina behin minerala ateratakoan arkeologoek ikerketak egin beharko dituzte bertan, posible baita ingelesen garaiko (1900-1930) aztarnaren bat edo beste egotea.
Gordailuaz gain, beheran duten kargalekua ere berrituko dute. Kargaleku horrek zortzi tolba edo leiho ditu, eta minerala gordailutik baldeetara pasatzeko erabiltzen zituzten. Kargaleku horren inguruan dagoen burdinezko egitura ere zaharberrituko dute. «Behin hori egindakoan helburua da aireko kablearen hasiera berreskuratzea», dio Makazagak. Meategiko langileek baldetan sartzen zuten minerala aireko kablearen bidez garraiatzen zuten Mutiloatik Ormaiztegira.
Lan «garrantzitsua»
Aitziber Makazagak aipatu du lan horiek «oso garrantzitsuak» direla «batetik, meategietako irudia den transformazio tailerra mantentzeko lanak egingo dituztelako eta bestetik, bisita gidatuen bukaeran mineralez betetako baldea kable bidez nola garraiatzen zuten ikusteak edota erakusteak saioari beste indar bat emango diolako».