Alemaniako eta Galeseko ikasleak datoz Ordiziara
Elkartrukerako Comenius programaren barruan, Alemaniako eta Galeseko ikasleak etorriko dira datorren astean Ordiziara. Astelehenean, Oianguren institutuan egingo diete harrera, 08:30ean. Aste osoan hainbat ekintza egingo dituzte; asteazkenean, esat...
Elkartrukerako Comenius programaren barruan, Alemaniako eta Galeseko ikasleak etorriko dira datorren astean Ordiziara. Astelehenean, Oianguren institutuan egingo diete harrera, 08:30ean. Aste osoan hainbat ekintza egingo dituzte; asteazkenean, esaterako, D’Elikatuz zentroa eta Ordiziako azoka bisitatuko dituzte; eta ostiralean, mendi irteera egingo dute, Aralarrera.