Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbatean, Mutiloan
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Mutiloako kanporaketa jokatuko dute larunbatean Ostatun, 16:00etatik aurrera. Izena 15:30etik 16:00etara bitartean eman ahal izango dute parte hartzaileek. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi ...
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Mutiloako kanporaketa jokatuko dute larunbatean Ostatun, 16:00etatik aurrera. Izena 15:30etik 16:00etara bitartean eman ahal izango dute parte hartzaileek. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi erregetara jokatuko dute, eta partida bakoitza zortzi hamarrekotako hiru jokoz osatuta egongo da. Bikote irabazleek herrialdeko kanporaketan parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, lehendabiziko eta bigarren postuetan sailkatzen direnek sariak etxeratuko dituzte Mutiloako Udalak eta Ostatu tabernak emanda. Bestalde, parte hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute.