Euskal dantzen ikastaroan otsailaren 1erako eman behar da izena
Ordiziako Jakintza dantza taldeak Hitzaroren eta Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin antolatu duen euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea otsailaren lehenean bukatuko da. Ikastaroa hiru mailatan banatuta dago, eta martxoaren 24a bitarteko larunbat...
Ordiziako Jakintza dantza taldeak Hitzaroren eta Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin antolatu duen euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea otsailaren lehenean bukatuko da. Ikastaroa hiru mailatan banatuta dago, eta martxoaren 24a bitarteko larunbat guztietan izango da Majori kiroldegian: oinarrizkoa 11:30ean, 1. maila 15:00etan (oinarrizkoa behin egindakoa) eta jarraipenekoa 16:30ean. Matrikulak 35 euro balio du. Hitzaron eman behar da izena: 943 16 23 66 edo hitzaro@gmail.com.













