
Ortzadar Argazki Elkarteak antolatuta, errebelatu digitaleko ikastaroa egingo dute, asteartean, urtarrilak 24, 19:00etatik 21:00etara, Barrena kultur etxean.

Igartubeiti baserri museoan Txorien jantokia izeneko tailerra egingo dute larunbatean, 17:00etatik 18:30era bitartean. Bertan seitik hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu dezakete. Interesa dutenek, baserri museoko toelefono zenbakira deitu behar dute aldez aurretik (943 72 29 78).

Atseden Elkarteak urteko batzarra egingo du urtarrilaren 27an, 18:30etik aurrera. Bileran, 2011ko kontuen azalpena egingo dute, eta egoki irudituz gero, onartu egingo dituzte. 2009, 2010 eta 2011 urteetako laburpen ekonomikoa izango dute hizpide, eta batzordea ere berrituko dute. Atsedeneko batzordekideen iritziz «gai garrantzitsuei» buruz hitz egingo dute, eta beraz, bazkideei parte hartzeko deia egin diete.

Zirika irratikoek San Blas jaietako programen azalak bildu dituzte. 1943. urtetik hasita guztira 44 eskuratu dituzte, eta www.zirikairratia.tk webgunean ikus daitezke. Bestalde, herritarrei falta den azalen bat inork izango balu zirikairratia@gmail.com...

Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zeraingo kanporaketa larunbatean jokatuko dute Liztormendi elkartean. Izena 16:00etatik 16:15etara bitartean eman ahal izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi erregetara eta hiru ustele...

Joan den igandean Santboianaren aurka Kopako partidan egindako balentriaren ondoren, ligako partida jokatuko du etzi Ampo Ordiziak Valladoliden El Salvador handiaren aurka, 12:30ean. Ordiziarrek ez dute sekula irabazi Gaztelako hiri horretan, ez El Salvadorren aurka eta ezta VRACen aurka ere, eta igandean bolada hori eteten saiatuko dira. Partida irabaztea garrantzitsua da Axio Arañak zuzendutako mutilentzat, batez ere Santboiana liderrarengandik gehiegi ez aldentzeko. Izan ere, aurten lehen aldiz, liga erregularra bukatzen denean, lehen sei sailkatuek kanporaketak jokatu beharko dituzte. Lehen biak zuzenean pasako dira finalerdietara, eta gainera etxean jokatuko dute partida bakar hori. «Lehen bi postuetan sailkatzea interesatzen zaigu, eta ahal bada aurrena, hurrengo faserako abantaila handia baita», nabarmendu du Axio Arañak. Beste babesletza bat Bestalde, Mutiloako Lierni auzoko Mujika jatetxeak Axier Alvarez de Eulate jokalaria babestuko duela iragarri berri du klubak.

Asteburu honetan jokatuko dituzte Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako seigarren jardunaldiko partidak. Honakoak dira larunbateko eta igandeko ordutegiak: - Daraknantorox Jazpana vs. Delizie ….. Larunbata, 14:00 - Astrazurri vs....

Azken hilabeteetan denda txikien inguruan egin duten ikerketaren emaitza asteartean ezagutaraziko dute Legazpin. Legazpi Bai! elkarteak Cornellako (Katalunia) Citilab garapen gunearen eta Deustuko unibertsitateko kideen laguntzaz egin du ikerketa. Ili...

Hezkuntzaren arloan gero eta ohikoagoa da beste herrialde batzuetako esperientzietatik ikasi eta ikasleen artean trukeak egitea, lankidetza horrekin bestelako erreferentzia batzuk hartu eta haien burua aberastea lortzen baitute ikasleek. Ordiziako Oianguren institutuko ikasle eta irakasleak Europa mailako Comenius proiektuan murgilduta dabiltza iaztik, eta aste honetan Alemaniako eta Galesko ikasle eta irakasle talde bana hartu dituzte. Astelehenean eta asteartean ikastetxean aritu dira lanean, eta atzoz geroztik, astialdirako tartea hartzen ari dira. Atzo, esate baterako, Ordiziako D’elikatuz zentroa, azoka eta Zeraingo museoa bisitatu zituzten. Oianguren institutuko bi irakasle Alemaniako Worbis herriko Marie Curie ikastetxean izan ziren uda bukaeran, lankidetza proiektu honen lehen harria jartzeko, eta orain hango zazpi ikasle eta hiru irakasle, eta Galesko Llandudno hiriko Ysgol John Bright School ikastetxeko zortzi ikasle eta bi irakasle dituzte bisitan. Bi urtean egin beharreko proiektua dute esku artean, eta tarte horretan, hiru ikastetxeetako ikasleek tokiko identitatea aurkeztu (ezaugarriak, hizkuntza, ohiturak…) eta hainbat lan egingo dituzte IKTak erabiliz. Ingelesa da lanerako hizkuntza. «Gure kultura ezagutarazteko aukera izango dugu hala, eta baita besteena ezagutzeko ere. Euskal identitatea abiapuntutzat hartuta Europara begira jarriko gara», nabarmendu du Jaione Bengoetxeak, Oianguren institutuko Europar proiektuaren arduradunak. Hainbat helburu betetzen Ikasleek power pointeko aurkezpen batzuk egin dituzte herrialde bakoitzaren errealitatea azaltzeko, [...]

Irakurketa tailerra egingo dute ostegunean, urtarrilak 26, Barrena kultur etxean, Irati Goikoetxeak gidatuta. Informazioa, udal liburutegian jaso daiteke, 943 80 56 35 zenbakian edo liburutegia@ordizia.org posta helbidean.

Txintxetak taldeak Bodologuak umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du, ostiral gaueko 22:15ean, herri antzokian.

Zumalakarregi museoak hilabete honetarako XIX.Mendeko Grabatuak gaia aukeratu du tailerretan lantzeko. Hala, datorren larunbatean (urtarrilak 21) gai orokor horren barruko atal bat landuko dute, Bihur Zaitez Grabatuetan Aditua izenekoa, hain zuzen. Tailerra 17:30etik 19:00etara bitartean izango da, eta seitik hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Interesa dutenek aldez aurretik bertako telefono zenbakira (943 88 99 00) deitu behar dute izena emateko. Nahi duenak www.zumalakarregimuseoa.net webgunera ere idatzi dezake.

Ordizian elkarteak jakinarazi ditu dagoeneko Eguberrietan antolatu dituen lehiaketa eta sustapen ekintzen irabazleak. Joan berri diren Gabonetan egindako ekintza nabarmenena dendarien artean egindako erakusleiho lehiaketa izan da, eta bezeroen boto gehien jaso duen komertzioa Gorosti belar denda izan da (157 boto). Urdanet informatika dendak 120 jaso ditu, eta Porfirio Fernandez jantzidendak 96. Hiru saltoki horien jabeek Ordizianeko dendetan truka daitezkeen erosketa txartelak jasoko dituzte. Ordenagailua Zoilorentzat Webgunearen bidez lehiaketan botoa eman dutenen artean eskuko ordenagailu bat zozkatu du elkarteak, eta Karmele Zoilori egokitu zaio. Bestalde, Zure Gabonak bildu! kanpainarekin bat eginez Etiopia-Utopiaren lokalean opariak bildu zituztenen artean ere zozketa egin dute. Juan Mari Begiristain (100 euro), Ana Gonzalez (50 euro) eta Inma Bueno (30 euro) izan dira sarituak.

San Blas jaien barruan, otsailaren 3an, profesionalen pilota partidak jokatuko dituzte Igarondo pilotalekuan. Binakako txapelketan esaterako, Irujo eta Barriolak Berasaluze VIII eta Albisu izango dituzte aurkari. Sarrerak asteartean (urtarrila 24) eta ...

Ordiziako Jakintza dantza taldeak Hitzaroren eta Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin antolatu duen euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea otsailaren lehenean bukatuko da. Ikastaroa hiru mailatan banatuta dago, eta martxoaren 24a bitarteko larunbat...

Dementzia mota ezberdinak dituzten gaixoak artatzeko Arangoitin egin duten unitate psikogeriatrikoa inauguratu dute eguerdian. Urtarrilaren 2tik dago irekita gune berria, eta poliki-poliki joan dira gaixoak iristen azken egunetan. Guztira, 15 gaixorentzako lekua dago. Inaugurazio ekitaldian izan dira Besaingo Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkariak, Juan Beldarrain arkitektoa eta herriko elkarte ezberdinetako kideak. Ohorezko aurreskua dantzatu ondoren moztu dute zinta Koldo Agirre alkateak, Txelo Perez Diputazioko Mendekotasun Saileko zuzendariak eta Beldarrainek. Egoitzan zehar bisitatxoa egin dute, eta Beldarrainek eraikinaren inguruko datuak eman ditu. Erabiltzaile bakoitzak bere logela izango du, komun eta guzti, eta gune komunez gain, sukaldetxoa eta terrazak eraiki dituzte. Dena, erabiltzaileen erosotasuna kontuan hartuta eraiki dutela azaldu du Beldarrainek. Sukaldeari, adibidez, armairu itxura eman diote, gaixoak mugimenduarekin eta zaratarekin ez ikaratzeko. Eraikin berria Arangoiti egoitzari erantsita dago, eta 2007an hasi ziren eraikitzen. Krisiak eraginda atzeratu da horrenbeste irekiera, goizean Beldarrainek berak azaldu duenez.

Zumarragako ospitalearen eremua zabaldu dute, bertatik kudeatuko dituzte Goierriko eta Urola Kostako osasun zentroak Lehen mailako arreta eta espezialitate medikoak uztartuko dituzte.