Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa larunbatean jokatuko dute Urretxun
Larunbatean ospatuko da Urretxun Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa. Aldiri tabernan jokatuko dute, 17:00etan hasita. Parte hartzaileek ordu horretarako izena eman beharko dute. Lehen bi sailkatuek afari bana jasoko dute saritan eta parte hartzaile guztiei ardo botila bana emango diete. Txapelketako hurrengo kanporaketa jokatzeko eskubidea irabaziko duen bikote kopurua, izena ematen dutenen araberakoa izango da.













