Lagun taldeen artero futbol partiden ordutegiak
Asteburu honetan jokatuko dituzte Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako seigarren jardunaldiko partidak. Honakoak dira larunbateko eta igandeko ordutegiak: - Daraknantorox Jazpana vs. Delizie ….. Larunbata, 14:00 - Astrazurri vs....
Asteburu honetan jokatuko dituzte Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako seigarren jardunaldiko partidak. Honakoak dira larunbateko eta igandeko ordutegiak:
– Daraknantorox Jazpana vs. Delizie ….. Larunbata, 14:00
– Astrazurri vs. Zintzharri ….. Larunbata, 14:50
– Ezenarro Leihoak vs. Anzizar Taberna ….. Igandea, 09:00
– Bibalabirgen vs. Achtung! ….. Igandea, 09:50
– Zepeliñe vs. Los Chicos del Maiz ….. Igandea, 10:40
– Nelson-Kikara vs. Mujardin ….. Igandea, 11:30
– Totzi vs. Zanbo ….. Igandea, 12:20
Asteburu honetan partida guztiak Antzizar kiroldegian izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbatean bi partida bakarrik jokatzeko arrazoia 16:30ean BKL taldeak duen partidua da. La Sallen ere ez dago aukerarik jokatzeko asteburu honetan. Larunbatean eta igandean epaile lanak Barandiaran Zeramikak taldeko kideek egingo dituzte. Antolatzaileek nortasun agiriaren fotokopiak ahalik eta azkarren emateko eskatu dute.













