Lasak eta Zubietak galdu egin dute Irujoren eta Barriolaren aurka
Aritz Lasak eta Zubietak 22-7 emaitzaz galdu zuten atzo, Irujoren eta Barriolaren aurkako partida, Mungian. Binakako pilota txapelketako laugarren partida zuten, eta urretxuarrak eta etxarriarrak ezin izan zioten Irujoren eta Barriolaren joko mailari eutsi. Astelehenean jokatuko dute hurrengo partida. Goierritarren arteko partida izango da, txapelketako bi goierritarrak aurrez-aurre ariko baitira egun horretan: Jon Ander Albisu eta Aritz Lasa. Albisu Berasaluze VIII.arekin batera ari da jokatzen.













