Mus kanporaketa larunbatean egingo dute Zeraingo Liztormendi elkartean
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zeraingo kanporaketa larunbatean jokatuko dute Liztormendi elkartean. Izena 16:00etatik 16:15etara bitartean eman ahal izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi erregetara eta hiru ustele...
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zeraingo kanporaketa larunbatean jokatuko dute Liztormendi elkartean. Izena 16:00etatik 16:15etara bitartean eman ahal izango da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi erregetara eta hiru usteletara jokatuko dute. Bestalde, Segurako kanporaketa hilaren 27an egingo dute Elorri elkartean, 22:00etan hasita













