Pilota partida profesionalen txartelak urtarrilaren 24an eta 25ean salduko dituzte, Idiazabalen
San Blas jaien barruan, otsailaren 3an, profesionalen pilota partidak jokatuko dituzte Igarondo pilotalekuan. Binakako txapelketan esaterako, Irujo eta Barriolak Berasaluze VIII eta Albisu izango dituzte aurkari. Sarrerak asteartean (urtarrila 24) eta ...
San Blas jaien barruan, otsailaren 3an, profesionalen pilota partidak jokatuko dituzte Igarondo pilotalekuan. Binakako txapelketan esaterako, Irujo eta Barriolak Berasaluze VIII eta Albisu izango dituzte aurkari. Sarrerak asteartean (urtarrila 24) eta asteazkenean (urtarrilak 25) jarriko dituzte salgai udaletxeko areto nagusian, 15:00etatik 18:00etara bitartean. Txartel bakoitzak 30 euroko prezioa izango du. Pertsonako eta eguneko sei sarrera erosi ahal izango dira gehienez













