Urretxuko udaletxera sartzeko sarrera aldatu dute
Urretxuko udaletxera Abenida Berriko sarreratik sartu beharko da aurrerantzean. Ohar batean jakitera eman dutenez, udaletxean obrak egin ondoren, eta udala bera herritar guztiei gerturatzeko asmoz, Herritarren Arreta Zerbitzua eraikinaren sotoan kokatu dute. Hori horrela, sarrera ere Abenida Berrira aldatu dute. Udaletik barkamena eskatu diete herritarrei aldaketa honek hasiera batean eragingo dituen eragozpenengatik.













