Valladoliden aurrenekoz irabazi nahi du igandean Ampo Ordiziak
Joan den igandean Santboianaren aurka Kopako partidan egindako balentriaren ondoren, ligako partida jokatuko du etzi Ampo Ordiziak Valladoliden El Salvador handiaren aurka, 12:30ean. Ordiziarrek ez dute sekula irabazi Gaztelako hiri horretan, ez El Salvadorren aurka eta ezta VRACen aurka ere, eta igandean bolada hori eteten saiatuko dira. Partida irabaztea garrantzitsua da Axio Arañak zuzendutako mutilentzat, batez ere Santboiana liderrarengandik gehiegi ez aldentzeko. Izan ere, aurten lehen aldiz, liga erregularra bukatzen denean, lehen sei sailkatuek kanporaketak jokatu beharko dituzte. Lehen biak zuzenean pasako dira finalerdietara, eta gainera etxean jokatuko dute partida bakar hori. «Lehen bi postuetan sailkatzea interesatzen zaigu, eta ahal bada aurrena, hurrengo faserako abantaila handia baita», nabarmendu du Axio Arañak. Beste babesletza bat Bestalde, Mutiloako Lierni auzoko Mujika jatetxeak Axier Alvarez de Eulate jokalaria babestuko duela iragarri berri du klubak.
Joan den igandean Santboianaren aurka Kopako partidan egindako balentriaren ondoren, ligako partida jokatuko du etzi Ampo Ordiziak Valladoliden El Salvador handiaren aurka, 12:30ean. Ordiziarrek ez dute sekula irabazi Gaztelako hiri horretan, ez El Salvadorren aurka eta ezta VRACen aurka ere, eta igandean bolada hori eteten saiatuko dira.
Partida irabaztea garrantzitsua da Axio Arañak zuzendutako mutilentzat, batez ere Santboiana liderrarengandik gehiegi ez aldentzeko. Izan ere, aurten lehen aldiz, liga erregularra bukatzen denean, lehen sei sailkatuek kanporaketak jokatu beharko dituzte. Lehen biak zuzenean pasako dira finalerdietara, eta gainera etxean jokatuko dute partida bakar hori. «Lehen bi postuetan sailkatzea interesatzen zaigu, eta ahal bada aurrena, hurrengo faserako abantaila handia baita», nabarmendu du Axio Arañak.
Beste babesletza bat
Bestalde, Mutiloako Lierni auzoko Mujika jatetxeak Axier Alvarez de Eulate jokalaria babestuko duela iragarri berri du klubak.














