
EAE Euskal Autonomi Erkidegoko tren azpiegiturak kudeatzen dituen Euskal Trenbide Sareak (ETS) bukatutzat eman ditu AHTaren Goierriko bi zati: Ordizia-Itsasondo (2,8 kilometro) eta Beasain Ekialdea (2,1 kilometro). ETSren arabera, trenbide zati horiek bukatuta daude, baina lanak ez dira erabat bukatu. Ingurumen aldetik “ingurua biziberritzea” falta dela esan du ETSk, eta lan horiek udaberrian egingo dituztela. Beasaingo zatia iragarritakoa baino urte erdi lehenagoa egin dutela nabarmendu du Iñaki Arriola sailburuak.
Ordizia eta Itsasondo arteko zatia da Goierrin eraikitzen hasi ziren lehena. Trenbide zati hori lurpean egin dute, tunel bidez. Tunelaren bi aldeetara inguratzeko bi zubi eraiki behar izan dituzte, bat Itsasondon eta bestea Ordizia eta Beasain arteko mugan, Mariaratzen. Beasaingo ekialdea zatia ere tunel bidez egin dute, eta aurrekoan bezala, tunelaren bi muturrak lotzeko zubiak jarri dituzte. 95 milioi euro gastatu ditu ETSk AHTaren bi zati horiek egiteko.