
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 1 eta 0 irabazi dio gaur arratsaldean Guarnizo taldeari, eta sailkapeneko bigarren postuari behintzat eutsiko dio, Viaxes Amarelle liderrak asteburuan zer egingo duen...


Legazpiko La Bellota Extremadurako kultur elkarteak urteko lehen ekimena egiten ari da: txerriki jatea. Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dituzte, eta urtarrila txerria hiltzeko garai ona dela ikusita, txerriki jana antolatu dute herritar guztientzako. Manuel Luengo elkarteko presidenteak adierazi duenez, 120 bat kiloko txerria ekarri duten aurten, eta ogi zati frijituak, hirugihar eta urdaiazpiko zatiak plantxan, ardoa eta kafea banatzen dituzte. “Herritar guztiei irekitako festa da, eta nahi duena etor daiteke”. 13:00ak aldera bi mahaikada jende zegoen otordua egiten La Bellota elkartean. Luengok gogoratu du 15:00ak aldera arte jende dezente ibiltzen dela, baino jendea joaten denean elkarteko kideek festak segitzen dutela iluntzera arte. Txorizoak eta odolkiak ere egiten dituzte, baina horiek ez dituzte momentuan dastatzen, eta bihar beste otordu bat egingo dute, baina irekia izan gabe. Odolkiak txerri gantzarekin, tipularekin eta odolarekin egiten dituzte. “Ez diogu ez barazkirik botatzen, ez eta arrozik ere”. Kultura zabaltzea helburu Rufi Nuñez Luengoren emaztea da, eta elkarteko erosketa arduraduna. Adierazi du elkartearen helburua Extremadurako kultura, tradizioak eta gastronomia ezagutaraztea dela. Urtean bitan Zumarragan izaten dira La Bellota elkartekoak hango kultur ekitaldietan parte hartzeko, eta Beasainera urtean behin jaisten dira, Beasainen bizi diren extremeñoekin egotera.