Estanda Ordiziak irabazi egin dio Guarnizori
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 1 eta 0 irabazi dio gaur arratsaldean Guarnizo taldeari, eta sailkapeneko bigarren postuari behintzat eutsiko dio, Viaxes Amarelle liderrak asteburuan zer egingo duen...
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 1 eta 0 irabazi dio gaur arratsaldean Guarnizo taldeari, eta sailkapeneko bigarren postuari behintzat eutsiko dio, Viaxes Amarelle liderrak asteburuan zer egingo duen zain. Talde galiziarrak huts egingo balu, Ordizia lider jarriko da berriz.
Lehen itzuliko azken aurreko partida jokatu dute ordiziarrek Majorin, hilabetean liga etenda egon ondoren. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako neskek partida serioa jokatu dute, norgehiagoka osoa kontrolpean izan dute, eta bigarren zatiko 6. minutuan lortu dute puntuak eman dizkien gola.













