Erguin txapeldun neguko triatloian, Gaztañaga ez
Jon Erguin beasaindarrak irabazi du gaur goizean Jaka eta Candanchu (Huesca, Espainia) artean jokatu den Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa. Beasaindarraren atzetik Egoitz Zalakain eta Juan Carlos Apilluelo sailkatu dira. Nesken proban, Maider Gaztañaga ordiziarra izan da irabazlea hasiera batean, baina haren garaipenaren kontra sartutako erreklamazio baten ondoren, Yolanda Magallon bigarren sailkatuari eman diote garaipena, Gaztañagak korrikako proban itzuli bat gutxiago egin duela iritzita. Bigarren postua Maialen Noriegarentzat izan da. 220 triatloirarik parte hartu dute proban, horietatik 37 emakumeak.
Jakako kasko historikoari bost itzuli ematea izan da triatloilariek egin beharreko lehen proba, 10 kilometro guztira. Ondoren, Jakatik Frantziako mugaraino txirrinduz igo eta Candanchuko eski estaziora jaitsi behar izan dute parte hartzaileek. 33 kilometro ditu bizikletako probak. Bukatzeko, iraupen eskian Candanchun 10 kilometro egin behar izan dituzte.