Banatu dituzte Zegama-Aizkorri maratoirako dortsalak
Maitzaren 20an izango da aurten Zegama-Aizkorri maratoia, eta bertan parte hartu ahal izateko dortsalen zozketa egin dute dagoeneko. Guztira, 2.300 lagunek eman dute izena aurten maratoian parte hartzeko, baina antolatzaileek 225 dortsal zozkatu dituz...
Maitzaren 20an izango da aurten Zegama-Aizkorri maratoia, eta bertan parte hartu ahal izateko dortsalen zozketa egin dute dagoeneko. Guztira, 2.300 lagunek eman dute izena aurten maratoian parte hartzeko, baina antolatzaileek 225 dortsal zozkatu dituzte. Aurten, lehen aldiz, Zegamako gimnasioko bazkideen artean hamar dortsal ere zozkatu dituzte, eta horiez gain, antolakuntzak beste 125 erreserbatu ditu kalitatea saritzeko. Hala, aurreko bi probetako (2010-2011) denbora onenak egin zituztenek, zein urte guztietan parte hartu dutenek, ez dute zozketan parte hartu. Bestalde, maila horretako probek hainbat konpromiso dakartzatela ikusita, antolakuntzak beste 100 ere erabiliko ditu konpromiso horiei erantzuteko.
Zozketaren emaitza www.zegama-aizkorri.net helbidean kontsulta daiteke.