Gipuzkoako 123 bikote ari dira musean Seguran, Euskal Herriko finalerako txartelaren bila
Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala ari dira jokatzen Seguran. Guztira, 123 bikote ari dira musean Baratze pilotalekuan, eta horietaik 32 martxoaren 17an Arbizun (Nafarroa) jokatuko den Euskal Herriko finalean ariko dira. Gipuzkoako 51 herritan jokatu dituzte kanporaketak –guztira, 74 kanporaketa–, iazko azaroan hasita, eta guztira, 815 bikote inguruk parte hartu dutela adierazi dute antolatzaileek. Goierritar ugarik ere parte hartu du aurten, eta antolatzaileek emandako datuen arabera, Goierrin jokatutako kanporaketetan 234 izan dira parte hartu duten bikoteak. Horietatik 33 ari dira parte hartzen Gipuzkoako finalean. 16:00ak inguruan hasi dira lehen partidak jokatzen, eta aurtengo Gipuzkoako txapeldunak nor diren gauean jakin ahalko da. Irabazi ala ez, jendea musean jokatzen noiz hasi zain zegoen, antolakuntzak oparitutako karta jokoa ireki eta aurkariak gainditzen hasteko. Partidaz partida joango dira parte hartzaileak norgehiagokatik kanpo geratzen, eta bikote bakoitzak zehaztutako keinuen eta ikurren baitan dago bikote irabazlea nor den jaktiea. Parte hartzaileen artean, gehiengoa gizonezkoak ziren, baina bi emakumez osatutako bikoteren bat edo beste ere bazegoen. Neskak eta mutilak osatutako bikoto parea ere bazegoen, musean jokoak balio duenaren adierazgarri. Gaur irabazten duen bikoteak garaikurra eta txapela eta Euskal Herriko armarria jasoko ditu saritzat, eta lehen zortzi bikote sailkatuek ere saria jasoko dute. Euskal Herriko finala irabazten [...]
Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako finala ari dira jokatzen Seguran. Guztira, 123 bikote ari dira musean Baratze pilotalekuan, eta horietaik 32 martxoaren 17an Arbizun (Nafarroa) jokatuko den Euskal Herriko finalean ariko dira. Gipuzkoako 51 herritan jokatu dituzte kanporaketak –guztira, 74 kanporaketa–, iazko azaroan hasita, eta guztira, 815 bikote inguruk parte hartu dutela adierazi dute antolatzaileek.
Goierritar ugarik ere parte hartu du aurten, eta antolatzaileek emandako datuen arabera, Goierrin jokatutako kanporaketetan 234 izan dira parte hartu duten bikoteak. Horietatik 33 ari dira parte hartzen Gipuzkoako finalean. 16:00ak inguruan hasi dira lehen partidak jokatzen, eta aurtengo Gipuzkoako txapeldunak nor diren gauean jakin ahalko da. Irabazi ala ez, jendea musean jokatzen noiz hasi zain zegoen, antolakuntzak oparitutako karta jokoa ireki eta aurkariak gainditzen hasteko.
Partidaz partida joango dira parte hartzaileak norgehiagokatik kanpo geratzen, eta bikote bakoitzak zehaztutako keinuen eta ikurren baitan dago bikote irabazlea nor den jaktiea. Parte hartzaileen artean, gehiengoa gizonezkoak ziren, baina bi emakumez osatutako bikoteren bat edo beste ere bazegoen. Neskak eta mutilak osatutako bikoto parea ere bazegoen, musean jokoak balio duenaren adierazgarri.
Gaur irabazten duen bikoteak garaikurra eta txapela eta Euskal Herriko armarria jasoko ditu saritzat, eta lehen zortzi bikote sailkatuek ere saria jasoko dute. Euskal Herriko finala irabazten duenak, berriz, txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera lau lagunentzako bidaia irabaziko ditu.