Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du Madrilen
Ampo Ordiziak ez du hutsik egin asteburu honetan, eta erasoko puntu gehigarria lortuta itzuli da Madrildik. Sanitas Alcobendas taldearen aurka jokatu zuen atzo Las Terraza zelaian, eta 34-53 izan zen garaile Ordizia. 10. minuturako aurretik jarri zen markagailuan Ordizia Perico Martinek sartutako entsegu bati esker, eta atsedenealdira 8-29 aurretik joan zen. Bigarren zatia lehenengoaren tankeran hasi zen, Martinen entsegu batekin. Orain honetan Krollek asmatu egin zuen hagetara jaurtitzean (8-36). Markagailuan alde handia zegoela ikusita, partida erabat irekia geratu zen, eta entseguak tartekatzen aritu ziren bi taldeak. Ampo Ordiziak zazpi entsegu lortu zituen, eta lau edo gehiago lortuz gero eta irabaziz gero, bost puntu eskuratu zituen Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako taldeak. Sailkapeneko goiko postuetan, hala ere, ez da aldaketarik izan. Santboianak jarraitzen du lider 55 punturekin, El Salvadorri 18-32 irabazi ondoren. VRAC Quesos Entrepinaresek bigarren postuari eutsi dio, Cajasol Ciencias 19-21 mendean hartuta. 52 puntu ditu Valladolideko taldeak. Eta Ordizia doa hirugarren, 50 punturekin. Datorren asteburuan Cajasol Ciencias hartuko du Ampo Ordiziak Altamiran.
Ampo Ordiziak ez du hutsik egin asteburu honetan, eta erasoko puntu gehigarria lortuta itzuli da Madrildik. Sanitas Alcobendas taldearen aurka jokatu zuen atzo Las Terraza zelaian, eta 34-53 izan zen garaile Ordizia. 10. minuturako aurretik jarri zen markagailuan Ordizia Perico Martinek sartutako entsegu bati esker, eta atsedenealdira 8-29 aurretik joan zen.
Bigarren zatia lehenengoaren tankeran hasi zen, Martinen entsegu batekin. Orain honetan Krollek asmatu egin zuen hagetara jaurtitzean (8-36). Markagailuan alde handia zegoela ikusita, partida erabat irekia geratu zen, eta entseguak tartekatzen aritu ziren bi taldeak. Ampo Ordiziak zazpi entsegu lortu zituen, eta lau edo gehiago lortuz gero eta irabaziz gero, bost puntu eskuratu zituen Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako taldeak.
Sailkapeneko goiko postuetan, hala ere, ez da aldaketarik izan. Santboianak jarraitzen du lider 55 punturekin, El Salvadorri 18-32 irabazi ondoren. VRAC Quesos Entrepinaresek bigarren postuari eutsi dio, Cajasol Ciencias 19-21 mendean hartuta. 52 puntu ditu Valladolideko taldeak. Eta Ordizia doa hirugarren, 50 punturekin. Datorren asteburuan Cajasol Ciencias hartuko du Ampo Ordiziak Altamiran.














