Oiangukoek bitik partida bat irabazi dute asteburuan
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Best...
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Bestetik, Oianguko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek 35-32 irabazi zioten Antzuolako Olalde elkarteko bikoari Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.













