Beasaini aldapa gora jarri zaio kanporaketa, etxean Levanteren kontra 3-3 berdindu eta gero
Bueltako partida irabaztea, beste aukerarik ez zaio gelditzen Beasaini. Aldapa gora jarri zaio igoera faseko lehen kanporaketa, Levanteren kontra hiruna berdindu eta gero. Partida bizia eta gogorra izan da, eta etxekoek emaitza hobea lortzeko meriturik egin badute ere, Levantek talde sendoa dela erakutsi du. Loinatz zelaia goraino beteta zela eta sekulako giroarekin hasi dute partida. Denboraldi borobila egin eta gero, igoeraren ametsak eta zaleen babesak indarra eman diote etxeko taldeari, eta 10. minuturako aurretik jarri dira Iker Lasaren mutilak. Pozak ez die askorik iraun, ordea, Levantek handik lau minutura berdindu baitu partida. Handik aurrera etxekoenak izan dira aukerarik gehienak, baina aurreneko zatia bukatzeko minutu baten faltan, valentziarrak 1-2 aurretik jarri dira. Atsedenalditik bueltan, berriz ere indarrean atera da etxeko taldea, eta 54. minutuan, Ander Illarramendik sarera errematatu du korner bat. Baina beste behin ere, Levantekoen erantzuna berehalakoa izan da; 58. minutuan 2-3koa egin dute, kontraeraso bat aprobetxatuta. Kolpe handia izan da beasaindarrentzat, baina berriz ere erasora jo dute. Aukera sorta bat izan dute bigarren zatian ere; tartean, epaileak ikusi ez duen ustezko penalti bat. Saiatzearen poderioz, ordea, Beasainek berdinketa lortu du, bi minuturen faltan, beste korner bati esker. Azkenean 3-3 berdinduta, eta egindako jokoak sari hobea merezi zuenaren sentsazioarekin bukatu [...]
Bueltako partida irabaztea, beste aukerarik ez zaio gelditzen Beasaini. Aldapa gora jarri zaio igoera faseko lehen kanporaketa, Levanteren kontra hiruna berdindu eta gero. Partida bizia eta gogorra izan da, eta etxekoek emaitza hobea lortzeko meriturik egin badute ere, Levantek talde sendoa dela erakutsi du.
Loinatz zelaia goraino beteta zela eta sekulako giroarekin hasi dute partida. Denboraldi borobila egin eta gero, igoeraren ametsak eta zaleen babesak indarra eman diote etxeko taldeari, eta 10. minuturako aurretik jarri dira Iker Lasaren mutilak. Pozak ez die askorik iraun, ordea, Levantek handik lau minutura berdindu baitu partida. Handik aurrera etxekoenak izan dira aukerarik gehienak, baina aurreneko zatia bukatzeko minutu baten faltan, valentziarrak 1-2 aurretik jarri dira.
Atsedenalditik bueltan, berriz ere indarrean atera da etxeko taldea, eta 54. minutuan, Ander Illarramendik sarera errematatu du korner bat. Baina beste behin ere, Levantekoen erantzuna berehalakoa izan da; 58. minutuan 2-3koa egin dute, kontraeraso bat aprobetxatuta. Kolpe handia izan da beasaindarrentzat, baina berriz ere erasora jo dute. Aukera sorta bat izan dute bigarren zatian ere; tartean, epaileak ikusi ez duen ustezko penalti bat. Saiatzearen poderioz, ordea, Beasainek berdinketa lortu du, bi minuturen faltan, beste korner bati esker.
Azkenean 3-3 berdinduta, eta egindako jokoak sari hobea merezi zuenaren sentsazioarekin bukatu dute partida txuri urdinek. Bueltako partida datorren asteburuan jokatu beharko dute, Levanten.













