
Ataungo Aia auzoan larunbatean jokatu zen II. Ataun Aia txirrindularitza sarian Unai Orbea (Atracciones Sanz) izan zen irabazlea (1:12:25). Aian hasi eta bukatu, Lazkaorainoko joan-etorrietan 48 kilometroko ibilbidea egin zuten kadete mailako txirrindu...

Beasaindarrek Loinatz jaietako egun seinalatua dute gaur, astelehena. Kuadrillen arteko jaia ospatzen ari dira, eguerditik aurrera, herriko lagun-taldeak. Lehenbizi futbitoko finala jokatu dute, La Salle ikastetxeko kirol pistan, euripean. Zanbo taldea...

Goizean goiz 15 kilo hirugihar lapurtu zituzten Areizaga-Kalebarren plazatik, eta irteera orduaren aurretik atera zen mendizalerik egon zela salatu dute...

Eguraldi ona egiten ez badu, bilera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dute



Zegamako Aitxuri ikastetxean bixita berezia izan dute gaur: Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu duten Zorion Barandiaran eta Carlos Moran, bi ikasleren guraso lasterkariak, joan dira ikasleei maratoian bizi dutena kontatzera. Haurrek egiten ziz...

Legazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak, «bere interesen alde egiteko», aipatu duenez. Enpresako lan hitzarmena adosteko negoziaketa mahaia «apirilaren 25ean eratu zela» dio batzordeak, baina enpresak «maiatzaren 23ra arte ez dio negoziaketari hasierarik eman nahi izan», salatu dute. Enpresaren jarrerari ez diotela «itxura onik» hartzen adierazi dute. Horregatik, gaur eta bihar elkarretaratzeak egingo dituzte enpresa aurrean, 13:30etik 14:30era, euren aldarrikapenak publiko egiteko.

Bosgarren mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabilen Ordiziako azokak jasoko du aurten Euskadi Turismo 2012 Saria. Getariako Cristobal Balentziaga Museoan etzi, hilak 23, egingo den ekitaldian jasoko du sari hori azokak, 2012ko Euskal Merkataritza eta Turismo sarien banaketa ekitaldian. Goiturrek autobusa jarri du ekitaldira joateko –17:30ean abiatuko da Arboladitik–, eta 943 88 22 90ra deituta edo turismo@ordizia.org helbidera idatzita eman daiteke izena.

Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak A-2 mailan jarraituko du datorren denboraldian, asteburuan Azpeitian –multzoko liderrari– 75-86 irabazi ondoren. Ordiziarrek hasieratik bukaeraraino kontrolatu zuten partida. Lehen laurdena 20-26...


Bueltako partida irabaztea, beste aukerarik ez zaio gelditzen Beasaini. Aldapa gora jarri zaio igoera faseko lehen kanporaketa, Levanteren kontra hiruna berdindu eta gero. Partida bizia eta gogorra izan da, eta etxekoek emaitza hobea lortzeko meriturik egin badute ere, Levantek talde sendoa dela erakutsi du. Loinatz zelaia goraino beteta zela eta sekulako giroarekin hasi dute partida. Denboraldi borobila egin eta gero, igoeraren ametsak eta zaleen babesak indarra eman diote etxeko taldeari, eta 10. minuturako aurretik jarri dira Iker Lasaren mutilak. Pozak ez die askorik iraun, ordea, Levantek handik lau minutura berdindu baitu partida. Handik aurrera etxekoenak izan dira aukerarik gehienak, baina aurreneko zatia bukatzeko minutu baten faltan, valentziarrak 1-2 aurretik jarri dira. Atsedenalditik bueltan, berriz ere indarrean atera da etxeko taldea, eta 54. minutuan, Ander Illarramendik sarera errematatu du korner bat. Baina beste behin ere, Levantekoen erantzuna berehalakoa izan da; 58. minutuan 2-3koa egin dute, kontraeraso bat aprobetxatuta. Kolpe handia izan da beasaindarrentzat, baina berriz ere erasora jo dute. Aukera sorta bat izan dute bigarren zatian ere; tartean, epaileak ikusi ez duen ustezko penalti bat. Saiatzearen poderioz, ordea, Beasainek berdinketa lortu du, bi minuturen faltan, beste korner bati esker. Azkenean 3-3 berdinduta, eta egindako jokoak sari hobea merezi zuenaren sentsazioarekin bukatu [...]