Bellotako langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian
Legazpiko Bellota Herramientas enpresako langileek protestekin jarraitzen dute. Martxoan hasi zituzten mobilizazioak enpresak bulegoetako langileei soldatak euren borondatez %10 murriztea eskatu eta gero. Langileen batzordeak ez zuen begi onez ikusi neurri hura, aurrekariak sortuko ote zituen beldurrez. Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak, «bere interesen alde egiteko», aipatu duenez. Enpresako lan hitzarmena adosteko negoziaketa mahaia «apirilaren 25ean eratu zela» dio batzordeak, baina enpresak «maiatzaren 23ra arte ez dio negoziaketari hasierarik eman nahi izan», salatu dute. Enpresaren jarrerari ez diotela «itxura onik» hartzen adierazi dute. Horregatik, gaur eta bihar elkarretaratzeak egingo dituzte enpresa aurrean, 13:30etik 14:30era, euren aldarrikapenak publiko egiteko.
Oraindik ez dira gauzak konpondu enpresaren eta langileen artean. Enpresak negoziaketak «luzatu» nahi dituela uste du langileen batzordeak, «bere interesen alde egiteko», aipatu duenez. Enpresako lan hitzarmena adosteko negoziaketa mahaia «apirilaren 25ean eratu zela» dio batzordeak, baina enpresak «maiatzaren 23ra arte ez dio negoziaketari hasierarik eman nahi izan», salatu dute.
Enpresaren jarrerari ez diotela «itxura onik» hartzen adierazi dute. Horregatik, gaur eta bihar elkarretaratzeak egingo dituzte enpresa aurrean, 13:30etik 14:30era, euren aldarrikapenak publiko egiteko.














