Biok Zerbitzuak OKE-k A-2 mailan jarraituko du
Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak A-2 mailan jarraituko du datorren denboraldian, asteburuan Azpeitian –multzoko liderrari– 75-86 irabazi ondoren. Ordiziarrek hasieratik bukaeraraino kontrolatu zuten partida. Lehen laurdena 20-26...
Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak A-2 mailan jarraituko du datorren denboraldian, asteburuan Azpeitian –multzoko liderrari– 75-86 irabazi ondoren. Ordiziarrek hasieratik bukaeraraino kontrolatu zuten partida. Lehen laurdena 20-26 bukatu zen, eta atsedenaldira alde berarekin iritsi ziren (39-45). Hirugarren laurdena izan zen orekatuena (58-63). Laugarren eta azken laurdenean nagusi izan zen Ordizia, eta hamasei puntuko aldea izatera ere iritsi zen.













