Maratoiko lasterkariak Aitxuriko ikasleen galderei erantzuten izan dira
Zegamako Aitxuri ikastetxean bixita berezia izan dute gaur: Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu duten Zorion Barandiaran eta Carlos Moran, bi ikasleren guraso lasterkariak, joan dira ikasleei maratoian bizi dutena kontatzera. Haurrek egiten ziz...
Zegamako Aitxuri ikastetxean bixita berezia izan dute gaur: Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartu duten Zorion Barandiaran eta Carlos Moran, bi ikasleren guraso lasterkariak, joan dira ikasleei maratoian bizi dutena kontatzera. Haurrek egiten zizkieten galderei erantzunez, Barandiaran eta Moranek euriagatik eta elurragatik ibilbidea asko zaildu zela kontatu diete. Bideko zenbait unetan sokak ere erabili omen zituzten irrist gutxiago egiteko. Haurrek irabazteko esperantzarik ba ote zuten galdetu dietenean, honela erantzun diete: “Familiartekoak helmugan izan ez balira, behar bada, bertan behera utziko nukeen lasterketa”. Urte osoan entrenatzen aritu badira ere ez dute lasterketa irabazteko asmorik inoiz izan: “Kilian Jornet eta antzeko fenomenoen esku bakarrik” dagoela irabaztea kontatu diete, “dohai oso onak dituelako”.














