Unai Orbeak irabazi du Ataun Aia txirrindu proba
Ataungo Aia auzoan larunbatean jokatu zen II. Ataun Aia txirrindularitza sarian Unai Orbea (Atracciones Sanz) izan zen irabazlea (1:12:25). Aian hasi eta bukatu, Lazkaorainoko joan-etorrietan 48 kilometroko ibilbidea egin zuten kadete mailako txirrindu...
Ataungo Aia auzoan larunbatean jokatu zen II. Ataun Aia txirrindularitza sarian Unai Orbea (Atracciones Sanz) izan zen irabazlea (1:12:25). Aian hasi eta bukatu, Lazkaorainoko joan-etorrietan 48 kilometroko ibilbidea egin zuten kadete mailako txirrindulariek, euripean. 54k bukatu zuten proba. Orbearen atzetik Urtzi Muguruza (Sumofic), Jon Ander Unanue (Andoaingo) eta Dani Maiora (Inoxcra-Beasain) sailkatu ziren, segundo gutxira.
Sailkapena osorik: