IRAren errepasu historikoa eta kontzertua Seguran
Ross Taylor, Ogra Shinn Feinn-eko kidea Seguran izan zen atzo Segurako Gazte Asanbladak gonbidatuta. Taylor-ek IRA erakundeak izandako historia errepasatu zuen iluntzean Segurako kultur etxean eman zuen hitzaliadren lehen zatian. Horretarako, azken ham...
Ross Taylor, Ogra Shinn Feinn-eko kidea Seguran izan zen atzo Segurako Gazte Asanbladak gonbidatuta. Taylor-ek IRA erakundeak izandako historia errepasatu zuen iluntzean Segurako kultur etxean eman zuen hitzaliadren lehen zatian. Horretarako, azken hamarkadetan Ipar Irlandan izan diren momentu historiko nagusiak nabarmendu ditu.
Bigarren zatian, kultur etxeko artetoa lepo bete zuten herritarren galderei erantzun eman zien. Ipar Irlanda ezagutzeko alor ezberdinetako galderak erantzun zituen Taylor-ek, egun IRA erakundeak duen indarrari buruz, Ipar Irlandako egoera sozio-politikoari buruz, Ipar Irlanda eta Euskal Herriko egoera alderatuz… Gazteei Ipar Irlandako egoeraz gehiago ikasi eta gaiaren inguruan jakin-mina sortzeko balio izan zien Taylorren gogoetek.
Hainbat gaztek Taylorrekin batera afaldu zuten eta gaua borobiltzeko irlandarrak kontzertua eskeini zuen Elorripe tabernan, hizlari trebea izateaz gain musikari ona dela ere erakutsiz. Gitarra lagun, igelesez eta euskaraz abesti ugari abestu zituen.













