Bi probetako podiumak definituta daude jada
Iritsi dira jada Ehunmiliak lasterketako korrikalari guztiak. Orduerdi falta da sari banaketa has dadin eta azken korrikalariek txalo artean zeharkatu dute helmuga. Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiek definituta dituzte aurtengo podiumak. Proba bakoitzean 75 pertsona erretiratu dira. Lau podiumetan hiru goierritar izango dira: Iker Zurutuza, Jaione Sasieta eta Rakel Aperribai. helmugara iristen lehen goierritarra, berriz, Juan Carlos Valdivielso izan da. Ordu honetan, proba luzeko korrikalariek helmugara iristen jarraitzen dute. Goierriko 2 handiei dagokienez, jada sailkapen orokorra zehaztu da [.pdf].













