Xari Adrianek, Jone Urkizuk eta Jaione Sasietak osatuko dute Ehunmiliak probako podiuma
Xari Adrianek jantziko du Ehunmiliak probako emakumeen txapela. Jone Urkizuren aurretik helmugaratu da Adrian. Mutiloako kontrol gunean minutu bateko abantaila zuen garaileak, eta hori baliatzen jakin du. Urkizu oso denbora gutxira helmugaratu da. Hirugarren postuan sailkatu da lehen emakume goierritarra: Jaione Sasieta Ezkio-Itsasoarra. Ehunmiliaken twiter jarioan bien argazkia ikus daiteke.














