Dastaketa berezia egin da, 1.500 etiketa beltzdun Idiazabal Gazta aukeratzeko
Idiazabalgo Pilarreneako ganbaran Zumitza elkarteko zortzi gaztagileren seina gazta dastatu dituzte gaur eguerdian, Vino Seleccion enpresak erosiko dituen 1.500 etiketa beltzdun gazta onenak aukeratzeko. Enric Canut izan da dastaketa honetan, Vino Seleccion enpresak bidalita, eta horrez gain beste hiru dastatzaile profesional ere izan dira, gaztak puntuatzen: Jose Ramon Agiriano, Patxi Perez eta Monica Castillo. Hauez gain, gaztagileak ere dastaketan parte hartu dute, puntuatu ez arren, puntuatzerakoan kontuan zer hartzen den ikasiz. Aukeratutako gaztekin 1.000 lote egingo dira, eta bakoitzean bi gazta erdi keehetu gabe eta gazta erdi kehetu bat joango dira.