Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu taberna baten lapurtzea egotzita
Ertzaintzak 19na urteko bi gazte atxilotu ditu bart Ordizian, Etxezarreta kaleko taberna batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, goizaldeko 04:00ak aldera hainbat bizilagunen deia jaso dute, esanez taberna batean ustez lapurretan ...
Ertzaintzak 19na urteko bi gazte atxilotu ditu bart Ordizian, Etxezarreta kaleko taberna batean lapurreta egitea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, goizaldeko 04:00ak aldera hainbat bizilagunen deia jaso dute, esanez taberna batean ustez lapurretan ari zirela. Iturri horiek diotenez, Ertzaintza gerturatu orduko bi gazteek korrika egin dute ihes, eta horietako batek tresna handiren bat zeraman besoetan. Ertzainek inguruko parke batean atzeman dute horietako gazte bat, eta beste bat parkeko komun publikoetan ezkutatuta zegoela atxilotu dute. Ertzaintza taberna ikuskatzera joan da bi gazteak atxilotu eta berehala, eta ikusi du estolda bateko tapakiarekin leiho bateko kristala puskatuta sartu direla tabernara, eta barru osoa nahastuta zegoelako.