Enrike Lakalle: «Santanazaleen eguna egun berezia izaten da, urtero errepikatzen delako»
Tradizio handiko ekitaldia izaten da Ordiziako Santa Ana jaietan santanazaleen esku-dantza. Urtean zehar ezkondutako bikoteek plazan dantza egiten dute, eta dantza horiek irakasten aritzen denetako bat Enrike Lakalle da (Ordizia, 1969). Joseba Juarez eta Gurutz Ojanguren izaten ditu alboan Lakallek. Datorren ostiralean egingo dute esku-dantza.
Dantza bat.
Desafioa gustatzen zait, bi dantzari bata bestearen aurrean aritzen direlako, aurrez aurre.
Zaletasun bat.
Mendira joatea.
Liburu bat.
Aspaldian ez dut libururik irakurri, baina zientzia fikziozkoak gustatzen zaizkit.
Musika estilo bat.
Rock&roll-a.
Amets bat.
Denok gustura egotea eta zoriontsu izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Etxean ez gara oso opari zaleak, eta ez dut bat gogoan.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ez nuke bat aukeratzen jakingo, baina urtero, santanazaleen eguna, uztailaren 27a, egun berezia izaten da, eta horixe aukeratuko nuke, urtero errepikatzen delako eta beti berezia izaten delako.
Janari bat.
Pasta eta batez ere txuleta.
Edari bat.
Sagardoa eta garagardoa, momentuaren arabera.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Goierriko txoko bat.
Segura asko gustatzen zait.
Herriko alkate bazina.
Hasita dauden lanak amaituko nituzke berriekin hasi aurretik.