Zabala eta Nazabal irabazle Lazkaoko pala txapelketan
Lazkaoko pala txapelketa herrikoia, Joxe Mari Kerejeta zenaren omenez jokatu den bederatzigarrena, Tolosaldeko palariek irabazi dute. Zabala-Nazabal nagusitu ziren herenegun eguerdian plazako pilotalekuan jokatutako finalean, Andonegi-Aierdi lazkaotarrei 30 eta 22 irabazita. Gazteluko aurrelariak eta Elduaingo atzelariak bigarren aldiz jantzi dute Lazkaoko txapela, parte hartu duten bigarren aldian, hain justu. Goren mailako jokoa egin zuten lau finalistek. Kerejetaren omenekoa uztailean zehar jokatu da, bederatzi bikoteren artean. Ligaxka eran aurrena, hiru multzotan sailkatutako lau biko onenek asteburuan zituzten jardunaldi erabakigarriak. Larunbat goizean jokatu zituzten finalaurrekoak. Zabala-Nazabalek Etxeberria eta Garrido menderatu zituzten azken aurreko koskan, 30 eta 15. Beste adarrean, Andonegi-Aierdik markagailu estuxeagoa izan zuten; Berasategi eta Goiburu ordiziarren aurka 30 eta 26 irabazi zuten. Final orekatua, erdira arte Larunbatean bezalaxe, igandean ere goi mailako bi neurketa izan ziren. Aurrena 3. eta 4. postuak ebaztekoa jokatu zuten. Goiburu-Berasategik 30 eta 17 irabazi zieten Garrido-Etxeberriari. Final handiak aise bete zituen aurreikuspenak, joko mailari dagokionez. Erdi lanetara arte oso orekatua joan zen tanteoa. Gerriko urdinarekin jokatu zuten lazkaotarrek, eta lehen zatian aurretik ere jarri ziren (7-10). Azkeneko berdinketa 13nakoa izan zen. Han hautsi zuten Tolosaldekoek berdintasuna, 22 eta 13raino zuzenean joan eta partida bideratzeko. Andonegi-Aierdik pultsuari eutsi zioten, baina aldea sei tanto baino gutxiagora inoiz [...]
Lazkaoko pala txapelketa herrikoia, Joxe Mari Kerejeta zenaren omenez jokatu den bederatzigarrena, Tolosaldeko palariek irabazi dute. Zabala-Nazabal nagusitu ziren herenegun eguerdian plazako pilotalekuan jokatutako finalean, Andonegi-Aierdi lazkaotarrei 30 eta 22 irabazita.
Gazteluko aurrelariak eta Elduaingo atzelariak bigarren aldiz jantzi dute Lazkaoko txapela, parte hartu duten bigarren aldian, hain justu. Goren mailako jokoa egin zuten lau finalistek.
Kerejetaren omenekoa uztailean zehar jokatu da, bederatzi bikoteren artean. Ligaxka eran aurrena, hiru multzotan sailkatutako lau biko onenek asteburuan zituzten jardunaldi erabakigarriak. Larunbat goizean jokatu zituzten finalaurrekoak. Zabala-Nazabalek Etxeberria eta Garrido menderatu zituzten azken aurreko koskan, 30 eta 15. Beste adarrean, Andonegi-Aierdik markagailu estuxeagoa izan zuten; Berasategi eta Goiburu ordiziarren aurka 30 eta 26 irabazi zuten.
Final orekatua, erdira arte
Larunbatean bezalaxe, igandean ere goi mailako bi neurketa izan ziren. Aurrena 3. eta 4. postuak ebaztekoa jokatu zuten. Goiburu-Berasategik 30 eta 17 irabazi zieten Garrido-Etxeberriari.
Final handiak aise bete zituen aurreikuspenak, joko mailari dagokionez. Erdi lanetara arte oso orekatua joan zen tanteoa. Gerriko urdinarekin jokatu zuten lazkaotarrek, eta lehen zatian aurretik ere jarri ziren (7-10). Azkeneko berdinketa 13nakoa izan zen. Han hautsi zuten Tolosaldekoek berdintasuna, 22 eta 13raino zuzenean joan eta partida bideratzeko.
Andonegi-Aierdik pultsuari eutsi zioten, baina aldea sei tanto baino gutxiagora inoiz murriztu gabe. 30 eta 22 azkenean. Pilotari onena Andoni Zabala gazteluarra izendatu zuten, eta Alexia Kerejetak eman zion garaikurra. Txapeldunek txapela eta urdaiazpiko bana jaso zuten saritzat.